
Tetsuo
90. hamarkadako zientzia-fikziozko filma arrakastatsua
|
50. hamarkada, Estatu Batuetan batez ere, genero honen sustatze garaia izan zen.
Telebistaren eragina izan zuten gaztetxoen "teenager" fenomenoa sortu zen,
drive-in-a (hain iparamerrikarra den filmak kotxetik ikustea) eta oso presupuesto gutxiko
filmeen ekoizpena.Garai hartan pelutxezko munstroak, kartoizko plater hegalariak eta
zientifiko eroez bete ziren pantailak. 
Ordutik hona, gauza ugari gertatu dira eta
nola ez zine mota hau aurrera joan den einean efektu bereziak ere, garrantzi haundia hartu
dute. Baina beti bezala efektu berezi gehiegiz ornitutako filma historio edo mamirik ez
badu, zinezale kontsideratzen garanoi ez digu hasetzen, denbora pasa hutsa besterik ez da
eta genero hau gaizki uzten duten subproduktoak ikusi besterik ez dago.
Nork ez ditu gogoratzen klasikoak zein "La
Mosca", Godzillaren seriea (japoniarra gomendatzen da
ikustea, ez amerikarrak gero okzidentalizatu zutena) eta han azaltzen diren gerra
nuklearraren irradiaziotik sortutako animali mutariak, "El increíble hombre
menguante", "Ultimatum a la tierra",
"2.001: Odisea en el espacio", "Blade Runner",
"The Invaders", "Star Trek", "Star
Wars"...
Superheroien abenturak, trekkie eta genero
honetako kolekzionismoa eta abarrekoak ikusteko prest?
|