IZUA

zombi.jpg (56918 bytes)

Benetako beldurra ezagutu nahi?

Ze beldurrezko zinezaletuak ez du inoiz ondo pasa "El Exorcista", "Los pájaros", "Tiburón", "La semilla del diablo", "Drácula", "Frankenstein", eta hainbat eta hainbat filme ikusiz.

Azken urteotan izua baino gehiago nagusitu da gorea. Peter Jackson eta Sam Raimi azpimarratzekoak direnak.

Nork ez ditu ikusi Peter Jackson Zelanda Berriko zuzendariaren "Bad Taste" edota "Braindead"? Humore beltz eta ganberroa nagusi zirelarik. Geroago "Criaturas Celestiales"-ekin eta "Agárrame esos fantasmas"-en fantasia gehiago landu zuen baina inoiz galdu gabe humore beltza. Gaur egun "El señor de los Anillos"-en trilogia zuzentzen dabil.

 

Eta Sam Raimi jaunaz zer esan? "Terroríficamente Muertos"en trilogia izugarria  (Terroríficamente Muertos I , II, El Ejército de las Tinieblas), Ola de crímenes, ola de risas-en bere aktore kuttuna Bruce Campbell izan zuen, Darkman, geroago Rápida y Mortal-en westernera jo zuen baina bere efektuengatik jakina zen bera atzean zegoela bereiztuz bere hasierako filmeetakik.

Xena eta Hercules gerlarien telesailetan produkzioan aritu ondoren, pantailetan dugu Premonition izeneko filmarekin. Berriz sustotxoren bat ematera?

Oraindik urruti dago Donostiako Beldurrezko eta Fantasiazko Zinemaldia, goza ezazu bitartean  guk gomendatutako webekin